47. (46.) SALMOA

Munduaren eta Israelen erregeari gorazarrea

1 Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen salmoa.
2 Herri guztiok, egin txalo,
egin pozez oihu eta irrintzi Jainkoari.
3 Izugarria baita Jauna, Goi-goikoa, mundu osoaren errege handia.
4 Herriak menpean ipintzen dizkigu, nazioak oinpean jartzen.
5 Guretzat lurralde bat aukeratu du,
bere maitea duen Jakoben harrotzeko bide.
6 Irrintzi artean igo da Jainkoa, turuta-soinuz Jauna.
7 Kanta Jainkoari, kanta! Kanta gure erregeari, kanta!
8 Jainkoa mundu osoaren errege: kanta hari trebeki!
9 Jainkoa nazioen errege da, bere tronu santuan eseria dago.
10 Herrietako printzeak elkartu zaizkio
Abrahamen Jainkoaren herriari,
munduko ahaltsuak* 47,10 munduko ahaltsuak: H.h., munduko babeskiak; babeski ahaltsuak/erregeak adierazteko metafora da.Jainkoarenak baitira.
Bera guztien gainetik garai!