43. (42.) SALMOA

1 Egidazu* 43,1 Egidazu: Ik. 42,1 oh.justizia, ene Jainko,
defenda nire auzia sinesgabeen aurka.
Libra nazazu maltzur-gaiztoaren eskutik.
2 Ene Jainko babesle horrek, zergatik baztertu nauzu?
Zergatik behar dut goibel ibili, etsaiak estuturik?
3 Bidali zure argia eta zure egia: gida nazatela,
eraman nazatela zure mendi santura, zure bizilekura.
4 Eta zure aldarera iritsiko naiz, oi Jainko,
nire poz betea zaren Jainko horrengana.
Zitara joz goretsiko zaitut, Jainko, ene Jainko.
5 Zergatik zaude, ene barrena, hain goibel?
Zergatik hain urduri? Itxaron Jainkoarengan!
Goretsiko dut, bai, berriz ere, haren presentzia salbatzailea.