1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
19. (18.) SALMOA
Jainkoaren aintza kreazioan eta legean
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.2 Zeruek Jainkoaren aintza kontatzen dute,
ortziak haren eskuen lana adierazten.
3 Egun batek besteari mezua ematen dio,
gau batek besteari jakinarazten,
4 mintzorik eta hitzik gabe:
entzun ezinekoa da haien ahotsa.
5 Lurbira guztira zabaltzen da haien hotsa,
munduaren bazterreraino haien hizkera.
Han ipini dio Jainkoak egoitza eguzkiari.
6 Senarra ezkontza-gelatik bezala irteten da,
atleta gisa, bere lasterketa egitera pozik;
7 zeru-ertz batetik irten eta beste ertzeraino haren itzulbira:
haren berotik ezin libratu ezer!
8 Jaunaren hitza ezin hobea: gizakia arnasberritzen du;
Jaunaren manamendua fidagarria: heldugabea zuhurrarazten du;
9 Jaunaren legeak zuzenak, bihotzaren pozgarri;
Jaunaren agindua distiratsua, begien argigarri.
10 Jaunaren promesa* 19,10 promesa: Hitz zuzendua (ik. 119,38); jatorrizkoak Jaunarenganako begirunea dio.garbia: betiko dirau;
Jaunaren erabakiak egiazkoak: den-denak bidezkoak;
11 urrea baino desiragarriago, urre araztua baino ere bai;
eztia baino gozoago, ezti berria baino ere bai.
12 Zure morroi honek haietan du argia,
benetan onuragarri haiek betetzea.
13 Nork ezagutu bere hutsegiteak?
Aska nazazu oharkabeko erruetatik.
14 Zaindu nazazu harrokeriatik: ez dakidala nagusitu;
horrela, akats gabe izango naiz, bekatu larritik libre.
15 Har itzazu atseginez nire gogoeta eta hitzak,
oi Jauna, ene harkaitz eta babesle!