19 Orduan, lege-maisu bat hurreratu zitzaion, esanez: –Maisu, noranahi jarraituko dizut.20 Jesusek esan zion: –Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri.21 Beste batek, ikasleetakoa zenak, esan zion: –Jauna, uztazu lehenbizi aitaren hiletak egitera joaten.22 Baina Jesusek erantzun: –Jarraitu niri, eta utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten.