Gaixo asko sendatu
16 Arratsean, deabrudun asko eraman zizkioten Jesusi. Honek deabruak bere hitzez bota eta gaixo guztiak sendatu zituen. 17 Horrela bete zen Jainkoak Isaias profetaren bidez esana:Hark gure ahuleriak
hartu zituen bere gain,
gure gaitzen zama jasan.