31 Jesusek esan zien: «Zuek guztiok niregan duzuen sinesmenak huts egingo du* 26,31 niregan duzuen sinesmenak huts egingo du: H.h., nitaz eskandalizatu egingo zarete; ik. Mk 6,3 oh.gaur gauean, honela baitago idatzia Liburu Santuetan: Joko dut artzaina eta ardiak sakabanatu egingo dira.32 Baina piztu ondoren, aurretik joango natzaizue Galileara».33 Pedrok esan zion: –Zureganako beste guztien sinesmenak huts egiten badu ere, nireak inola ere ez.34 Jesusek erantzun: –Benetan diotsut: Gaur gauean, oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu.35 Pedrok esan zion: –Zurekin hil behar badut ere, ez zaitut inola ere ukatuko. Eta gauza bera zioten ikasle guztiek.