Zebedeoren semeen handinahia

(Mk 10,35-40)

20 Zebedeoren emaztea bere semeekin Jesusi hurbildu eta aurrean ahuspeztu zitzaion eskabide bat egiteko. 21 Jesusek galdetu zion: –Zer nahi duzu? Eta hark: –Agindu ezazu nire bi seme hauek, zu errege izatean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar daitezela. 22 Jesusek erantzun: –Ez dakizue zer eskatzen ari zareten. Gauza al zarete nik edan behar dudan edari saminetik* 20,22 edari samin: H.h., kopa/edalontzi; ik. Mk 10,38 oh.edateko? –Bai, gauza gara –esan zioten. 23 Jesusek, orduan: –Nire edari saminetik edan, bai, edango duzue; baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori ez dago nire esku inori ematea; nire Aitak norentzat prestatua duen, hari emango zaio.