Jesusek nekaldi-piztuerak bigarrenez iragarri
(Mk 9,30-32; Lk 9,43b-45)
22 Galilean zehar elkarrekin zebiltzala, Jesusek esan zien ikasleei: «Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute; 23 hil egingo dute, baina hirugarren egunean piztu egingo da». Ikasleak oso nahigabeturik gelditu ziren.