21 Handik irtenik, Tiro eta Sidon* 15,21 Tiro eta Sidon: Ik. 11,21 oh.aldera aldendu zen Jesus.22 Hartan, inguru haietan bizi zen emakume kanaandar* 15,22 kanaandar: Feniziar adierazteko hitz zabala. Hemen emakumearen jentil-izaera adierazten du batez ere.bat deiadarka hasi zitzaion: –Erruki zakizkit, Jauna, Daviden Semea! Oinaze gorritan dauka deabruak nire alaba.23 Baina Jesusek ez zion hitzik erantzun. Bere ikasleek, ondoraturik, eskatu zioten: –Kasu egiozu, deiadarka baitatorkigu atzetik.24 Jesusek, ordea: –Israel herriko ardi galduengana bakarrik bidali nau Jainkoak.25 Baina emakumea, hurbildurik, ahuspez jarri zitzaion, esanez: –Lagun nazazu, Jauna.26 Jesusek, orduan: –Ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea.27 Emakumeak erantzun zion: –Bai, Jauna, halaxe da; baina txakurrek ere jan ohi dituzte nagusien mahaitik erortzen diren ogi-apurrak.28 Orduan, Jesusek esan zion: –Emakumea, handia da zure fedea! Gerta bekizu nahi duzuna! Eta une hartatik sendatua gelditu zitzaion alaba.