38 Joanek esan zion: –Maisu, gizon bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen, eta eragotzi egin nahi izan diogu, ez baita gure taldekoa.39 Baina Jesusek erantzun: –Ez eragotzi; ez baita inor nire izenean mirari bat egin eta gero nitaz gaizki-esaka jardungo duenik.40 Hau da, gure kontra ez dagoena gure alde dago.