1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesus bere jaioterrian gaitzetsia

(Mt 13,53-58; Lk 4,16-30)

1 Handik alde egin eta bere herrira* 6,1 bere herrira: Hau da, Nazaretera.joan zen Jesus, bere ikasleak ondoren zituela. 2 Hurrengo larunbatean, sinagogan irakasten hasi zen. Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? 3 Ez al da, bada, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez ote dira hemen gure artean bizi?» Eta honengatik, ezin zuten sinetsi harengan* 6,3 ezin zuten sinetsi harengan: H.h., eskandalizaturik zeuden harekin. Eskandalu hitzak, erorarazten duen zerbait, oztopo bat, adierazten du. Ebanjelioetan, eskandaluak Jesusenganako sinesmenarekin du, ia beti, zerikusia.. 4 Jesusek esan zien: «Profeta bati edonon ematen zaio ohore, bere herri, senitarte eta etxean izan ezik». 5 Eta ezin izan zuen han miraririk egin; hala ere, gaixo bakar batzuk sendatu zituen eskuak ezarriz. 6 Eta harriturik zegoen haien sinesmenik ezaz. Jesus inguruko auzoetan barrena ibili zen irakasten.