1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Mostaza-haziaren parabola

(Mt 13,31-32; Lk 13,18-19)

30 Beste hau ere esan zien: «Zeren antzeko dela esango genuke Jainkoaren erregetza? Zein parabolaren bidez adieraz genezake? 31 Mostaza-haziaren antzekoa da: lurrean ereitean, hazi guztietan txikiena da; 32 erein eta gero, ordea, gora egiten du eta beste barazki guztiak baino handiagoa egiten; eta txoriek habia egiten dute haren itzalpean, hainbestekoak baitira ematen dituen adarrak».