18 Behin batean, Joanen ikasleek eta fariseuek barau-eguna* 2,18 barau-eguna: Jesusen garaian, zenbait egunetan derrigorrezkoa zen baraua, Barkamen Egunean bereziki (ik. Lb 23,27-32). Joanen ikasleek eta fariseuek, debozioz, askoz ere sarriago egin ohi zuten barau, baina bazen hor harrokeriarako arriskua (ik. Lk 18,12).zuten. Jesusengana joan eta esan zioten: –Nola egiten dugu barau Joanen ikasleok eta fariseuok, eta zure ikasleek ez?19 Jesusek erantzun zien: –Ezteietara deituek* 2,19 Ezteietara deituek: H.h., Eztei-gelako semeek.egin ote dezakete barau senar berria berekin dutelarik? Senar berria berekin duten bitartean, ezin dezakete baraurik egin.20 Etorriko zaie, bai, senar berria kenduko dieten eguna; orduan, egun hartan, egingo dute barau.21 «Inork ez dio jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten; bestela, adabaki berriak jantzi zaharra behartu eta zarratada handiagoa egingo luke.22 Zahagi zaharretan ere ez du inork ardo berririk sartzen; ardoak zahagiak lehertu egingo lituzke eta, orduan, ez ardo eta ez zahagi. Ardo berriarentzat zahagi berriak!»