69 Ikusi zuen neskameak eta han zeudenei ere honela hasi zitzaien: –Hau ere haietakoa diagu.70 Pedrok berriro ukatu zuen. Geroxeago, ingurukoek ere esan zioten: –Bai, haietakoa haiz, noski, galilearra* 14,70 galilearra: Ik. Lk 22,59 oh.haiz eta.71 Orduan, Pedro biraoka eta maldizioka hasi zen: –Ez dut ezagutzen zuek diozuen hori.72 Une hartan, bigarren aldiz jo zuen oilarrak. Gogoratu zitzaion Pedrori Jesusek esana: «Oilarrak bitan jo baino lehen, zuk hirutan ukatuko nauzu», eta negarrari eman zion.