1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Gizonaren Semearen etorrera

(Mt 24,29-31; Lk 21,25-28)

24 «Egun haietan, larrialdi horren ondoren, eguzkia ilunduko da, ilargiak ez du argirik egingo, 25 izarrak zeru goitik amiltzen hasiko dira eta ortzia dardarka ariko. 26 Orduan, Gizonaren Semea hodei arteanahalmen eta aintzaz beterik etortzenikusiko dute. 27 Orduan, aingeruak bidali eta bere aukeratuak bilduko ditu lau haizeetatik, lur-muga batetik besteraino.