Markos 1 Naslednje →
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesus Galilean barrena predikatzen

(Lk 4,42-44)

35 Goizean goiz, oraindik ilun zegoela, Jesus herritik irten eta bazter bakarti batera joan zen; han otoitzean ari zen. 36 Simon eta lagunak haren bila hasi ziren; 37 aurkitzean, esan zioten: –Jende guztia zure bila dabil. 38 Hark, ordea, erantzun: –Goazen beste norabait, inguruko auzoetara, horietan ere berri ona hots egitera, horretarako atera bainaiz* 1,38 atera bainaiz: Kafarnaumdik, noski; baina beste zentzu sakonago bat ere izan dezake, hau da, Aitarengandik atera naiz.. 39 Eta Galilea guztian barrena ibili zen, hango sinagogetan berri ona hots egiten eta deabruak botatzen.