Jaiegunari buruz

(Mt 12,1-8; Mk 2,23-28)

1 Behin batean, larunbatez, gari-soro batean zehar zihoan Jesus. Eta ikasleek, galburuak hartu eta eskuan aleturik, jan egiten zituzten. 2 Fariseu batzuek esan zieten: –Nola ari zarete egiten, larunbatez zilegi ez dena* 6,2 larunbatez zilegi ez dena: Ik. Mk 2,24 oh.? 3 Jesusek erantzun zien: –Ez al duzue irakurri Davidek egin zuena, bera eta bere lagunak goseak aurkitu zirenean? 4 Jainkoaren etxean sartu, Jaunari eskainiriko ogiak hartu eta jan egin zituen, eta bere lagunei ere eman zizkien, legez apaizek bakarrik jan zitzaketen ogiak izanik. 5 Eta, gainera, esan zien: –Larunbataren nagusi da Gizonaren Semea.