Lebiri deia. Jesus bekatariekin bazkaltzen

(Mt 9,9-13; Mk 2,13-17)

27 Ondoren, atera zen Jesus handik eta Lebi izeneko zergalari bat ikusi zuen, zerga* 5,27 zergalari: Ik. Mk 2,15 oh. // zerga: Ik. Mk 2,14 oh.biltzeko mahaian eseria, eta esan zion: –Jarraitu niri. 28 Lebik, dena utzirik, zutitu eta jarraitu egin zion. 29 Lebik bazkari ederra eman zion Jesusi bere etxean; Jesusekin eta honen ikasleekin batera jende asko zegoen mahaian, zergalari eta beste. 30 Fariseu eta beraien lege-maisuak marmarrean ari zitzaizkien ikasleei, esanez: –Nolatan jaten eta edaten duzue zergalari eta bekatariekin* 5,30 zergalari eta bekatari: Ik. Mt 9,10 oh.? 31 Jesusek erantzun zien: –Ez dute osasundunek sendagilea behar, gaixoek baizik; 32 ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik, bihozberri daitezen.