Jesus atxilotua

(Mt 26,47-56; Mk 14,43-50; Jn 18,3-12)

47 Jesus hizketan ari zela, jende-multzo bat azaldu zen; Hamabietako bat, Judas zeritzana, zetorren haien buru, eta Jesusengana hurbildu zen musu ematera. 48 Jesusek esan zion: «Judas, musu batez saltzen al duzu Gizonaren Semea?» 49 Gertatzera zihoanaz oharturik, Jesusen inguruan zeudenek esan zioten: «Jauna, erasoko al diegu ezpataz?» 50 Eta haietako batek apaiz nagusiaren morroia jo eta eskuineko belarria moztu zion. 51 Baina Jesusek esan zuen: «Utzi! Aski da!» Eta, belarria ukiturik, sendatu egin zion. 52 Orduan, haren aurka etorriak ziren apaizburu, tenpluko guardiaburu* 22,52 tenpluko guardiaburu: Ik. 22,4 oh.eta zaharrei esan zien: «Ezpataz eta makilaz etorri zarete lapur baten bila bezala. 53 Egunero tenpluan zuekin nintzen, eta ez zenidaten eskurik bota. Baina oraintxe da zuen ordua, ilunpearen nagusialdia* 22,53 ilunpearen nagusialdia: Ik. 4,13 oh.».