1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21

Jesusek tenplu berria iragarri

(Mt 21,12-13; Mk 11,15-17; Lk 19,45-46)

13 Hurbil zen juduen Pazko-jaia, eta Jerusalemera joan zen Jesus. 14 Tenpluan merkatariak aurkitu zituen idi, ardi eta usoak saltzen, eta diru-trukatzaileak ere bai, han eserita. 15 Jesusek, lokarriz zartailu bat eginez, tenplutik kanpora bota zituen denak, baita ardiak eta idiak ere; eta trukatzaileen diruak sakabanatu eta mahaiak irauli egin zituen. 16 Uso-saltzaileei esan zien: «Kendu hemendik hau dena. Ez egin nire Aitaren etxea merkatu-etxe».