Pedrok Jesus ukatu
(Mt 26,58.69-70; Mk 14,54.66-68; Lk 22,55-57)
Pedrok Jesus ukatu
(Mt 26,58.69-70; Mk 14,54.66-68; Lk 22,55-57)
15 Simon Pedro eta beste ikasle bat* 18,15 beste ikasle bat: Zenbaiten iritziz, Jesusek maite zuen ikaslea bera da (ik. 13,23; 19,26; 20,2; 21,7.20).Jesusen ondoren joan ziren. Ikasle hau apaiz nagusiaren ezaguna zen, eta Jesusekin batera sartu zen apaiz nagusiaren jauregiko patiora;Apaiz nagusiak Jesus galdekatu
(Mt 26,59-66; Mk 14,55-64; Lk 22,66-71)
Apaiz nagusiak Jesus galdekatu
(Mt 26,59-66; Mk 14,55-64; Lk 22,66-71)
19 Apaiz nagusiak bere ikasleez eta bere irakatsiaz galdegin zion Jesusi. 20 Jesusek erantzun zion: –Ageri-agerian hitz egin izan diot nik mundu guztiari; sinagogetan eta tenpluan irakatsi izan dut beti, judu guztiak biltzen diren lekuan, eta ezer ere ez dut ezkutuan esan. 21 Zer dela-eta galdeketa hau niri? Galdetu nire entzuleei eta emango dizute esan dudanaren berri. 22 Hori esan zueneko, han zegoen guardia batek masaileko bat eman zion Jesusi, eta esan: –Horrela erantzuten al zaio apaiz nagusiari? 23 Jesusek erantzun zion: –Gaizki hitz egin badut, esan zertan; baina ongi hitz egin badut, zergatik jotzen nauzu? 24 Anasek, orduan, Kaifas apaiz nagusiari bidali zion Jesus, lotuta.