Esker oneko gorazarrea

1 Honela esango duzu egun hartan:
«Eskerrak zuri, Jauna!
Haserre zeunden nire aurka,
baina baretu da zure haserrea
eta kontsolatu egin nauzu.
2 Bai, Jainkoa dut salbatzaile!
Harengan dut uste on
eta ez naiz beldur.
Jauna dut indar eta babes,
bera salbatzaile».
3 Pozik joango zarete zuek ere
salbamen-iturritik ura edatera,
4 eta egun hartan
honela esango duzue:
«Goretsazue Jauna,
dei egin berari,
iragarri haren egintzak herriei!
Ezagutarazi zeinen bikain den!
5 Kanta Jaunari,
gauza harrigarriak egin baititu;
mundu osoan jakin bezate
haren berri.
6 Egin poz-irrintzi eta oihu,
Siongo bizilagunok,
handikiro ari baita zuen alde
Israelgo Santua».