1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
Moisesen gorazarrea
1 Orduan, Moisesek eta israeldarrek kanta hau abestu zuten Jaunaren omenez:«Jaunaren omenez abestuko dut,
egundoko garaipena lortu baitu,
nola zaldiak hala zaldunak
itsas hondora amilduz.
2 Jaunari diot abesten,
bera dut indar, bera salbatzaile.
Neure Jainkoa dut: gorespen hari!
Neure aitaren Jainkoa:
goraipatua bedi!
3 Gudari da Jauna,
Jauna du izena.
4 «Jaunak itsasoan hondoratu ditu
faraoiaren gurdi eta gudarostea,
Itsaso Gorrian murgildu
gudalbururik bikainenak.
5 Itsasoak ditu azpiratu,
hondora jaitsi dira
harritzarraren antzera.
6 «Zure eskuina, Jauna,
izugarri indartsu!
Etsaia desegin du.
7 Zeure ahalmen handiaz dituzu
arerioak zanpatu;
haserre-sua piztu
eta lastoa bezala erre.
8 Zuk haserrez haize eman
eta urak metatu dira;
uhinak harresi gisa zutitu,
itsas urak tinko gelditu.
9 Etsaiak pentsatu zuen:
“Pertsegitu eta harrapatuko ditut,
lapurtu eta harrapakina banatuko,
aseko dut neure gutizia.
Ezpata zorrotik atera
eta haietaz jabetuko naiz”.
10 Baina zuk haize eman
eta itsasoak irentsi ditu;
ekaitz-uretan hondoratu dira
berunaren antzera.
11 «Nor zu adinakorik, Jauna,
jainkoen artean?
Nor zu adinakorik,
zure santutasunak dirdai egitean?
Nor zu adinakorik
gauza harrigarri
eta izugarriak egiten?
12 Zuk eskua luzatu
eta lurrak etsaiak irentsi!
13 Maitasunez gidatzen duzu
askatu duzun herria.
Indarrez daramazu
zeure egoitza santura.
14 Hau entzutean,
herriak* 15,14 herriak: Jaunak agindutako Kanaan lurraldeko eta inguruko herriak.larri dira
filistearrak beldur-ikaraz,
15 Edomgo buruzagiak dardaraz;
Moabeko handikiak izuturik,
kanaandar guztiak asaldaturik.
16 «Jauna,
zure beso indartsuaren eraginez,
hor daude herriak harri eta zur,
izuak eta beldur-ikarak harturik,
zuk eskuratu duzun herria
igaro bitartean!
17 Jauna,
zuk sarrarazten duzu zeure herria
eta zeure mendian* 15,17 zeure mendian: Jerusalemgo Sion mendia, non tenplua eraikiko baitzen. Kanaan lurralde osoa ere adieraz dezake, lurralde menditsua denez gero.landatzen,
zeure ondarean,
zeure egoitza egin duzun lekuan,
zeure eskuz eraiki duzun
santutegian.
18 Jauna errege da betierean!» 19 Faraoiaren zaldi, gurdi eta zaldunak itsasoan sartu zirenean, Jaunak itsas urak gainera erorarazi zizkien; israeldarrak, ordea, itsas erditik igaro ziren oinik busti gabe. 20 Miriam profetesak, Aaronen arrebak, danbolina hartu zuen eta emakume guztiak atzetik joan zitzaizkion, dantzan eta danbolina joz. 21 Miriamek honela eman zion hasiera kantuari:
«Kanta Jaunaren omenez,
garaipen harrigarria lortu baitu,
nola zaldiak hala zaldunak
itsas hondora amilduz».