JERUSALEMGO BILTZARRA (15,1-35)
Biltzarraren zergatia
1 Judeatik Antiokiara* 15,1 Antiokia: Ik. 11,19 oh.jaitsi ziren batzuk hango senideei irakaspen hau ematen hasi ziren: «Moisesengandiko usadioaren arabera erdaintzen ez bazarete, ez zaitezkete salba». 2 Hori zela eta, sesioa sortu zen, eta Paulok eta Bernabek eztabaida gogorra izan zuten haiekin. Orduan, Paulo, Bernabe eta beste batzuk* 15,2 beste batzuk: Ga 2,1 tx.ak Tito aipatzen digu Pauloren eta Bernaberen lagun bezala.Jerusalemera igo zitezela erabaki zuten, apostolu eta arduradunengana, auzi hori argitzera. 3 Antiokiako eliz elkarteak biderako beharrezkoak eman zizkien. Fenizia eta Samarian barrena igarotzean, jentilak ere konbertitzen ari zirela jakinarazten zieten senideei, horrela, guztiei poz handia emanez. 4 Jerusalemera iritsi zirenean, eliz elkarteak, apostoluek eta arduradunek harrera ona egin zieten, eta Jainkoak beraien bidez egindako guztiaren berri eman zieten. 5 Baina sinestedun egindako fariseuen alderdiko batzuk* 15,5 fariseuen alderdiko batzuk: Kristau bihurturiko fariseuak.atera ziren, esanez jentilak ere erdaindu egin behar zirela eta Moisesen legea betetzera behartu.Biltzarraren jardun-haria
6 Orduan, apostoluak eta arduradunak arazo hau aztertzeko bildu ziren. 7 Eztabaida luzearen ondoren, zutitu zen Pedro eta esan zuen: «Anaiok, dakizuenez, aspaldi aukeratu ninduen Jainkoak zuen artetik, jentilek nire ahotik berri onaren mezua entzun zezaten eta sinetsi. 8 Eta bihotz-barrua ezagutzen duen Jainkoak onartzen dituela azaldu du, haiei ere guri bezala Espiritu Santua emanez. 9 Haien eta gure artean inolako bereizketarik egin gabe, garbi egin ditu haien bihotzak fedearen bidez. 10 Horrela, bada, zergatik tentatzen duzue orain Jainkoa* 15,10 tentatzen duzue Jainkoa: Hau da, Jainkoari seinaleak eskatu, bere nahiaren agergarri, hark dagoeneko aski argi agertua duelarik (ik. 10,15.34-35.44-47)., gure gurasoek eta guk ere ezin eraman izan dugun uztarria ikasle horiei leporatzen saiatuz? 11 Ez horixe! Uste dugu Jesus Jaunaren onginahiari esker salbatzen gaituela Jainkoak, bai gu eta bai jentilak». 12 Biltzar guztia isildu egin zen Paulori eta Bernaberi entzuteko, eta hauek Jainkoak beraien bitartez jentilen artean egindako mirari eta egintza harrigarriak kontatu zituzten. 13 Bukatu zutenean, Santiagok* 15,13 Santiago: Ik. 12,17 oh.hitza hartu eta esan zuen: «Entzun, anaiok: 14 Simonek* 15,14 Simonek: Jatorrizkoak Simeonek dio, Pedroren izen semitikoa.azaldu digu, nola hasiera-hasieratik Jainkoak jentilen artetik beretzat herri bat aukeratu nahi izan duen. 15 Hau bat dator profeten esanekin, Liburu Santuak dioen bezala* 15,15 dioen bezala: Am 9,11-12 testuaren aipamena libreki egina da; grekozko itzulpenari jarraitzen dio gehienbat.:16 «Ondoren, itzuli egingo naiz
eta Daviden etxola eroria
berreraikiko dut;
horma hondatuak
berreraikiko dizkiot,
eta zutik jarriko dut berriro;
17 gainerako gizakiek
Jauna bila dezaten,
nireak diren* 15,17 nireak diren: H.h., nire izena beren gain hots egin zaien. Norbaiten gain Jainkoaren izena hots egitea, hura Jainkoari sagaratzea, Jainkoarena berarena bihurtzea da.nazio guztiek.
Hala diot nik, Jaunak,
hori guztia
18 antzinatik jakinarazi duenak* 15,17-18 Hala… duenak: Honela ere itzul daiteke esaldia: Hau dio gauzok egiten dituen Jaunak, betidanik ezagutzen dituenak.. 19 «Beraz, ene iritziz, ez zaie alferreko oztoporik ezarri behar Jainkoarengana bihurtzen diren jentilei. 20 Aski dugu hauxe eskatuz idaztea: ez dezatela jan sasijainkoei eskainitako haragirik, utz ditzatela legearen kontrako sexu-harremanak eta ez dezatela jan odolustu gabeko abererik, ezta odolik ere* 15,20 Juduen legeko zenbait arau gordetzeko eskatzen die Santiagok jentilei juduengatik; sasijainkoei eskainiriko haragiaz, ik. 1 Ko 8,1-10; legearen kontrako sexu-harremanak: H.h., lizunkeriak (ik. Lb 18,1-18); odolustu gabeko abereei buruz, ik. Lb 17,10-16.. 21 Izan ere, juduek aspalditik irakurtzen eta azaltzen dute Moisesen legea* 15,21 Moisesen legea: Hau da, Pentateukoa. Dena den, ez da argi ikusten hemen ematen den arrazoiak aurreko eskakizunekin duen lotura; agian, eskakizun horiek ez zaizkiela jentilei arrotz eta onartezin gertatuko esan nahi du.larunbatero herri guztietako sinagogetan».