← Prejšnje Deuteronomioa 33 Naslednje →

Moisesek israeldar leinuak bedeinkatu

1 Hona hemen Moisesek, Jainkoaren gizonak, hil aurretik, israeldarrei eman zien bedeinkazioa* 33,1 bedeinkazioa: Bi zatik osatzen dute 33. kap. Hasiera eta bukaerako tx.ek (33,2-5 eta 33,26-29) Jauna goresten dute Israelen garaile gisa; erdian (33,6-25) leinu bakoitzaren destinoari buruzko adierazpenak ematen dira. Jakoben bedeinkazioarekin konpara daiteke (ik. Has 49,1 oh.). Oro har, adierazpen hauek islatzen duten egoera historikoa Daviden garaian leinuak bateratu baino lehenagokoa da. Testuak zailtasun asko ditu eta itzulpena gutxi gorabeherakoa da puntu askotan.. 2 Esan zuen:
«Sinaitik dator Jauna,
Seir aldetik sortu da argia bezala,
Paran menditik egin du distira;
milaka eta milaka aingeru
ditu lagun,
eskuinean herriarentzako legea
su eta gar* 33,2 su eta gar: Sinaiko Jainkoaren agerpena adierazten duen txatal honen testua zaila da eta itzulpena zalantzazkoa..
3 Maite ditu Jaunak Israelgo leinuak,
babesten ditu berari sagaratuak,
eta hauek,
Jaunaren oinetan ahuspeztuta,
hark esana dute jasotzen.
4 Moisesek legea eman digu,
Jakoben elkartearentzat ondare.
5 Jexurunek erregea izan zuen* 33,5 Jexurun: Ik. 32,15 oh. // erregea izan zuen: Jauna da seguruen, baina Jaunak ezarritako Israelgo erregea ere izan daiteke.,
herriko buruzagiak bildu zirenean
eta Israelgo leinuek
bat egin zutenean.
6 «Bizi bedi Ruben, ez bedi hil,
gutxi izan arren beraren gizonak».
7 Judarentzat esan zuen:
«Aditu, Jauna, Judaren mintzoa,
elkar ezazu bere herriarekin;
defenda beza bere burua,
izan zu beraren lagun
etsaien aurka».
8 Lebirentzat esan zuen:
«Tumim eta Urim* 33,8 Tumim eta Urim: Ik. Ir 28,30 eta oh.zure epaigailuak
Lebiri eman zizkioten, Jauna,
leial izan zitzaizunari, alegia.
Herriak Jauna tentatu zuen Masan,
aurpegi eman Meribako iturrian.
9 Lebik aita-amei esan zien:
“Ez dut zuekin zerikusirik”;
senideak ez zituen aintzat hartu,
ez zuen ezer jakin nahi izan
seme-alabekin.
Bete zituzten lebitarrek
zure esanak,
leial eutsi zioten zure itunari.
10 Zure erabakiak irakasten dizkiote
Israeli* 33,10 irakasten diote Israeli: Apaiz lebitarrek herriari Jaunaren legea irakatsi eta sakrifizioak eskaintzeko eginkizuna zuten., zure legea Jakoben herriari;
intsentsua aurkezten dute
zure aurrean,
erre-opariak zure aldarean.
11 Bedeinka itzazu, Jauna,
eta eman adore,
onartu atseginez beraien egitekoa;
hautsi
aurka jaiki zaizkienen indarrak,
ez bitez gehiago altxa
gorroto dietenak».
12 Benjaminentzat esan zuen:
«Seguru bizi da
Jaunaren leinu kutuna,
Goi-goikoak babesten du egunero,
beraren mendi gainean* 33,12 mendi gainean: H.h., sorbaldan. Leinuaren lurralde menditsuan kokatua zegoen santutegi baten –agian Xiloko santutegiaren– aipamena.bizi da».
13 Joserentzat esan zuen:
«Bedeinka beza Jaunak
beraren lurraldea.
Zeruko dohainik onena, ihintza,
eta lur azpiko leizetik datozen urak,
14 urteko uztarik onenak
eta hileko fruiturik bikainenak,
15 antzinako mendien lehen fruituak
eta betiko muinoen
dohainik aukeratuena,
16 lurra betetzen duten
fruiturik hoberenak
eta sasian agertu zenaren onginahia:
betor hori guztia Joserengana,
senideen artean aukeratuagana.
17 Ohore Joseri,
lehen-sorturiko zekorra bezalako
den horri,
bufaloarenak bezalako
adarrak dituenari:
Efraimen gudari-taldeak,
Manasesen* 33,17 Efraim, Manases: Joseren bi semeak (ik. Has 41,50-52).soldadu-andanak;
horiekin erasoko die
herri guztiei batera
munduaren azken mugetaraino».
18 Zabulon eta Isakarrentzat
esan zuen:
«Poztu zeure joan-etorrietan,
Zabulon,
eta zu, Isakar, zeure oihal-etxoletan.
19 Mendi sakratura
deituko dituzte herriak
bidezko sakrifizioak eskaintzera;
itsasoko aberastasunak
eta hondartzako gordailu* 33,19 Mendi sakratua: Agian Tabor mendia, bi leinuen mugan zegoena. // aberastasunak, gordailu: Feniziarren hegoaldean bizi ziren leinu hauek haien itsas merkataritzatik etekina ateratzen zuten, eta itsas hondarrez kristala egiten zuten.ezkutuak
zurrupatuko dituzte».
20 Gadentzat esan zuen:
«Bedeinkatua
Gaden lurraldea hedatu duena!
Lehoi emearen gisa zelatan etzanik,
harrapakinaren beso-buruak
zarrastatzen ditu.
21 Zatirik onena aukeratu du beretzat,
zeren eta, buruzagiaren partea non,
han biltzen baitira
herriko nagusiak* 33,21 zeren eta… nagusiak: Zatiaren testua oso iluna da eta itzulpena zalantzazkoa. Honela ere itzuli ohi da: buruzagiari dagokion zatia, eta herriko nagusiekin elkartu da..
Jaunaren nahia bete du,
Jaunak Israelen alde
hartutako erabakiak».
22 Danentzat esan zuen:
«Lehoi gaztea Dan,
Baxandik jauzi egiten duena!»
23 Neftalirentzat esan zuen:
«Jaunak mesedez eta bedeinkazioz
betea du Neftali:
mendebaldea eta hegoaldea
ditu bere jabetza».
24 Axerrentzat esan zuen:
«Bedeinkatua Axer
seme guztien artean!
Izan bedi senideetan maiteena;
izan beza
oinak beratzeko adina olio;
25 burdina eta brontzezkoak
haren ate-morroiloak,
bizitza bezain iraunkorra
haren indarra* 33,25 haren indarra: Testuinguruaren arabera itzulia; hebreerazko hitzaren zentzua ez da segurua..
26 «Inor ez Jainkoa adinakorik,
Jexurun!
Zeruan zehar,
zaldiz bezala hodei gainean,
handikiro datorkizu laguntzera.
27 Antzinako Jainkoa duzu babesleku,
Betikoaren besoak dituzu euskarri;
ihes eragin dio
etsaiari zure aurretik,
berau suntsitzeko agindua eman.
28 Seguru bizi da Israel,
aparte du bere egoitza
Jakoben herriak,
gari eta ardotan
aberats den lurraldean,
non zeruek ihintza isurtzen baitute.
29 Zorionekoa zu, Israel!
Nor zu bezalakorik,
Jainkoak salbaturiko herri hori?
Bera da laguntzen dizun babeski,
garaipena damaizun ezpata.
Etsaiak aurrean
makurtuko zaizkizu lausenguka,
eta zuk bizkarra zapalduko diezu».