← Prejšnje 2 Samuel 24

Herritarren zenbaketa egin Davidek

(1 Kro 21,1-6)

1 Sutu zen berriro* 24,1 berriro: 21,1-14 pasartean kontatua gogoan hartuz.ere Jaunaren haserrea israeldarren kontra eta, zigortzeko, esan zion Davidi: –Tira, egin israeldarren eta judatarren zenbaketa. 2 Erregeak esan zion Joab bere gudalburuari: –Zoaz Israelen barna leinuz leinu, Dandik Beer-Xebaraino, eta egin herritar guztien zenbaketa, zenbat diren jakin dezadan. 3 Joabek ihardetsi zion erregeari: –Orain dena baino ehun bider handiago egin dezala herria Jaunak, zure Jainkoak, eta ikus dezala bere begiz errege jaunak! Baina zertarako nahi du ene errege jaunak halakorik egin* 24,3 Herritarren zenbaketa egitea Jainkoari herriaren jabegoa murriztea bezala zen; bestalde, ordea, gudarostea antolatu ahal izateko bidea zen, borondatezko gudarien zain egon gabe.? 4 Hala ere, erregeak bere agindua betearazi zien Joabi eta gudalburuei. Beraz, Joab, gudalburu guztiekin, erregearen aurretik atera eta israeldarren zenbaketa egitera joan zen. 5 Iragan zuten Jordan ibaia, eta Aroer-tik* 24,5 Aroer: Itsaso Hilaz beste aldeko hiria, moabdarren mugetatik hurbil. Zenbaketa ekialdean hasi zuten eta, iparralde eta mendebaldeko lurraldeetan barrena, hegoaldean bukatu.eta ibarraren erdian dagoen hiritik hasirik, Gad lurraldean zehar, Jazer-eraino heldu ziren. 6 Gero, Galaadera eta hititen lurraldera, Kadexera, joan ziren; baita Dan-Jaanera eta Sidongo inguruetara ere. 7 Tiroko hiri gotorrera ere iritsi ziren; baita hibiarren eta kanaandarren hiri guztietara ere. Azkenik, Judako Negev-erantz abiatu ziren, Beer-Xebara. 8 Horrela zeharkatu zuten lurralde osoa eta, bederatzi hilabete eta hogei egunen buruan, Jerusalemera heldu ziren. 9 Herritarrak zenbat ziren adierazi zion Joabek erregeari: Israelen zortziehun mila ziren ezpata erabil zezaketen gerra-gizonak, eta Judan bostehun mila.