1 Hogeita bost urte zituen Jotamek errege izaten hastean, eta hamasei urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Jeruxa zuen izena eta Tzadoken alaba zen.2 Jaunari atsegin zaiona egin zuen, beraren aita Uziasek bezala, baina ez zen tenpluan sartu* 27,2 ez zen tenpluan sartu: Intsentsua erretzera, Uzias bezala.. Hala ere, herria okerbideratua zebilen.3 Jotamek egin zuen Jaunaren etxeko ate garaia; eta beste lan asko ere bai Ofel* 27,3 ate garaia: Ik. 2 Erg 15,35 eta oh. // Ofel: Tenplutik eta jauregitik hegoaldera zegoen auzategia.zeritzan auzategiko harresian.7 Jotamen gainerako jarduerak, egin zituen gerrak eta beste egintzak «Judako eta Israelgo Erregeen Liburuan» daude idatziak.8 Hogeita bost urte zituen errege izaten hastean, eta hamasei urtez izan zen errege Jerusalemen.9 Hil zenean, Daviden hirian ehortzi zuten Jotam. Ondorengo erregea haren seme Akaz izan zen.