Amatziasen erregealdia

(2 Erg 14,2-7)

Amatziasen erregealdia

(2 Erg 14,2-7)

Amatziasen erregealdia

(2 Erg 14,2-7)

1 Hogeita bost urte zituen Amatziasek errege izaten hastean, eta hogeita bederatzi urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Joadan zuen izena eta Jerusalemgoa zen. 2 Jaunari atsegin zaiona egin zuen Amatziasek; ez, ordea, bihotz osoz. 3 Bere erregetzan sendotu zenean, hilarazi egin zituen Amatziasek bere aita Joax hil zuten funtzionarioak. 4 Hala ere, ez zituen hilarazi hiltzaile haien semeak, Moisesen legean Jaunaren agindu hau baitago idatzia: «Ez hil gurasoak seme-alaben erruengatik, ezta seme-alabak ere gurasoen erruengatik. Nor bere erruengatik hilko da»* 25,4 Agindu hau Dt 24,16 tx.ean dago.. 11 Ondoren, Amatziasek, zeharo adoreturik, Gesaltza haranera gidatu zuen bere gudarostea eta han hamar mila gizon seirtar* 25,11 Gesaltza harana: Itsaso Hila eta Akaba itsas golkoa elkartzen dituen harana. // seirtar: Edomdarrak ziren.hil zituen. 12 Judakoek beste hamar mila gizon bizirik harrapatu zituzten eta, harkaitz-tontorrera igoarazirik, amildu egin zituzten handik. 17 Orduan, Judako errege Amatziasek, aholkua eskaturik, mezulariak igorri zizkion Israelgo errege Joaxi, Joakazen seme eta Jehuren bilobari, esatera* 25,17 esatera: Honela ere itzul daiteke: gerra deklaratzera.: «Zatoz, neur ditzagun indarrak!» 18 Israelgo errege Joaxek, aldiz, beste erantzun hau bidali zion Judako errege Amatziasi: «Behin batez garduak esan omen zion Libanoko zedroari: “Emaiok alaba nire semeari emaztetzat”. Baina Libanoko basabere batek hankazpian hartu zuen gardua.