23 Hurrengo urtean* 24,23 Hurrengo urtean: H.h., Urte baten buruan. Martxo/apirilean, euri-aroa bukatu eta lehor-aroa hastean, izan ohi zuten guda-ekitaldiak egiteko garaia (ik. 2 Sm 11,1)., siriar gudarosteak eraso egin zion Joaxi. Judan eta Jerusalemen sartu, herriko agintariak hil eta harrapakin guztiak Damaskoko erregeari igorri zizkioten.24 Siriar gudarosteak ez zuen gizon askorik, baina Jaunak eskura eman zion Judako gudaroste handia, hauek baztertu zutelako Jauna, beren arbasoen Jainkoa. Horrela eman zioten merezia Joaxi.25 Alde egitean, siriarrek larriki zauritua utzi zuten Joax. Orduan, funtzionarioek, Joiada apaizaren semea hilaraztea mendekatzeko, bere ohean hil zuten erregea. Daviden Hirian lur eman zioten Joaxi; baina ez erregeen hilobian.26 Hona hemen erregearen kontra jaiki ziren funtzionario haien izenak: Ximeat amondarraren seme Zabad* 24,26 Zabad: 2 Erg 12,22 tx.ean Jehozabad deritza, eta zenbait eskuizkributan Jozakar.eta Ximrit zeritzan emakume moabdarraren seme Jozabad.27 Joaxen seme-alaben zerrenda, haren kontrako profezia ugariak* 24,27 haren kontrako profezia ugariak: Honela ere itzul daiteke: (tenplua berritzeko) hartu zituen diru-laguntza ugariak.eta Jainkoaren etxearen berrikuntza «Erregeen Liburuaren Azalpenak» delakoan daude idatziak. Hurrengo erregea haren seme Amatzias izan zen.