2 Hogeita bost urte zituen orduan, eta hogeita bederatzi urtez izan zen errege Jerusalemen. Honen amak Joadan zuen izena eta Jerusalemgoa zen. 3 Jaunari atsegin zaiona egin zuen Amatziasek; ez, ordea, David bere arbasoak bezain zintzo. Bere aita Joaxen antzera jokatu zuen Amatziasek ere. 4 Baina ez ziren desagertu muinoetako kultu-lekuak; jendeak kultu-leku haietan opariak eskaintzen eta intsentsua erretzen jarraitu zuen. 5 Bere erregetzan sendotu zenean, bere aita Joax hil zuten funtzionarioak hilarazi egin zituen Amatziasek. 6 Hala ere, ez zituen hilarazi hiltzaile haien semeak, Moisesen legean Jaunaren agindu hau baitago idatzia: «Ez hil gurasoak seme-alaben erruengatik, ezta seme-alabak ere gurasoen erruengatik. Nor bere erruengatik hilko da». 7 Amatziasek hamar mila gudari edomdar menderatu zituen Gesaltza haranean. Gudukatze hartan Sela eskuratu zuen, eta Jokteel* 14,7 Gesaltza harana: Itsaso Hila eta Akaba itsas golkoa elkartzen dituen harana; haran horretan zegoen Sela. // Jokteel: Grekozko itzulpenetan Petra, hau da, Haitza. Jaunak menderatu esan nahi bide du.izena ezarri zion. Gaur arte dirau izen horrek.