1 Akazias zenaren ama Ataliak, semea hila zuela jakitean, erregearen senitarteko guztiak hiltzea erabaki zuen.2 Baina Judako errege izana zen Joramen alaba eta Akaziasen arreba Joxebak Akaziasen seme Joax hartu, hil behar zituzten errege-senitartekoen artetik atera eta, inudearekin batera, tenpluko logela batean sartu zuen. Horrela atera zuten Ataliaren atzaparretatik, eta ez zuten hil* 11,2 2 Kro 22,11 tx.ean esaten denez, Joxeba hau (han Joxabat deitua) Joiada apaizaren emaztea zen; ez zuten hil: honela ezin izan zuten eten Daviden ondorengotza (ik. 8,19 oh.)..3 Sei urtez egon ziren inudea eta biak Jaunaren etxean gorderik, Atalia lurralde hartan erregina izan zen bitartean.