← Prejšnje
1 Timoteori 6
Esklaboak eta nagusiak
1 Esklabotzaren uztarpean dauden guztiek har ditzatela beren nagusiak ohoragarritzat, Jainkoaren izenaz eta gure irakaspenaz inork gaizki hitz egin ez dezan. 2 Nagusi sinestedunak dituztenek ez ditzatela gutxiets, fedean senide dituztela eta; aitzitik, hobeki zerbitza ditzatela, zerbitzu hori hartzen dutenak ere sinestedunak eta Jainkoak maitatuak baitira.Sasiirakasleak
3 Hau da irakatsi eta aholkatu behar duzuna. Besterik irakasten duena eta Jesu Kristo gure Jaunaren hitz osasungarrira eta jainkozaletasunaren araberako irakaspenetara egokitzen ez dena 4 harrokeriak itsututako ezjakina da, eztabaida eta hitz-liskarretarako joera gaixoa duena. Hortik sortzen dira bekaizkeriak, auziak, irainak, susmo txarrak, 5 etengabeko sesioak; horietan aritzen direnak burua galdutako jendea da, egiaren axolarik gabea; horiek erlijioa irabazpide bihurtzen dute.Benetako aberastasuna
6 Bai, irabazi handia du erlijioak, baina bakoitza duenarekin konformatuz gero; 7 ez dugu ezer ekarri mundu honetara eta ezin izango dugu ezer atera ere. 8 Beraz, zer jan eta zer jantzi edukiz gero, aski dugu. 9 Aberats izan nahi dutenak tentaldiaren sarean eta gizakia hondatzen eta galtzen duten grina zoro eta kaltegarri askotan erortzen dira. 10 Zeren diru-gosea baita gaitz guztien sustraia; diruaren irrikagatik sinesmenetik aldendu eta atsekabe asko bereganatu du zenbaitek.Sinesmenaren aldeko borroka jatorra
11 Zuk, ordea, Jainkoaren gizon horrek, ihes egizu hauetatik guztietatik, eta saia zaitez justizian, jainkozaletasunean, sinesmenean, maitasunean, eroapenean eta otzantasunean. 12 Ekin sinesmenaren borroka jatorrari eta eskuratu betiko bizia, hartarako deitu baitzaitu Jainkoak, eta fede-aitormen bikaina egin baituzu, testigu askoren aurrean. 13 Gauza guztiak biziarazten dituen Jainkoaren aurrean eta Pontzio Pilatoren aitzinean aitormen bikaina egin zuen Kristo Jesusen aurrean erregutzen dizut: 14 bete agindua akatsik gabe eta esankizunik sortu gabe, Jesu Kristo gure Jauna agertuko den* 6,14 Jauna agertuko den: H.h., Jaunaren agerpenera; Pastoralek hitz hau erabiltzen dute gehien, nahiz Kristoren aintzazko agerpena, bigarren etorrera, adierazteko, hemen bezala (ik. 2 Tm 4,1.8; Tt 2,13), nahiz lehen etorrera, Jesusen gizakundekoan gertatua, adierazteko (2 Tm 1,10; ik. Tt 2,11; 3,4).arte, 15 bere garaian agerraraziko baitu Jainkoak.Berau da
nagusi bakar eta zoriontsua,
erregeen Erregea eta jaunen Jauna;
16 bera bakarrik da hilezkorra,
eta iritsezineko argitan bizi da:
ez du inoiz gizakik ikusi,
eta ezin du ikusi ere.
Berari aintza eta agintea betiko!
Amen* 6,15-16 Berau… Amen: Zalantzarik gabe, greko-hizkuntzako sinagogetan erabili ohi ziren otoitzetatik hartua dugu doxologia hau. Lehen formulak enperadorearen kultuaren kontra doaz, eta azkenak –Jainkoaren transzendentzia eta atzemanezina adierazten dituztenak– gnostikoen ustearen kontra, hauek Jainkoaren ezkutukoak ezagut daitezkeela uste baitzuten..