Emauseko gudua
1 Gorgias* 4,1 Gorgias: Ik. 3,38 eta 2 M 8,9., bost mila gizon eta aukerako mila zaldizko berekin harturik, gauez abiatu zen, 2 eta juduen kanpalekuan sartu, ustekabean harrapatzeko asmoz. Gotorlekuko jendea zuten gidari. 3 Hori jakitean, Judas ere atera egin zen bere gudariekin, Emausen gelditzen zen errege-gudarostearen kontra oldartzeko asmotan, 4 gudari-taldeak kanpalekutik kanpora sakabanatuak ziren bitartean. 5 Gorgias, Judasen kanpalekura gauez heldu eta inor aurkitu ez zuenean, mendietan hasi zen juduen bila, bere baitan esanez: «Guregandik ihesi dabiltza horiek». 6 Egunsentian, ordea, zelaian agertu zen Judas hiru mila gizonekin; baina ez zeukaten nahi hainbat babeski eta ezpata. 7 Jentilen kanpalekua, berriz, indartsua zen, ikusten zenez; ongi gotortua eta zalditeriaz inguratua zegoen. Denak gudari trebe eta zailduak ziren. 8 Honela mintzatu zitzaien Judas berekin zituen gizonei: «Ez izan jendetza horren beldur, ez kikildu horien eraso bortitzaren aurrean. 9 Oroitu nola salbatu ziren gure arbasoak Itsaso Gorrian faraoiak bere gudarostearekin pertsegitzen zituenean. 10 Dei egin diezaiogun, beraz, Jainkoari, lagun diezagun, gure arbasoekin eginiko itunaz oroit dadin eta gudaroste hori gaur gure aurrean desegin dezan. 11 Orduan, nazio guztiek jakingo dute Israelek baduela askatzen duen norbait». 12 Begiak jaso eta juduak kontra zetozkiela ikustean, jentilak 13 kanpalekutik irten ziren borrokari ekiteko. Judasen gizonek, turutak joz, 14 guduari ekin zioten. Jentilak deseginak gertatu ziren eta lautadara egin zuten ihes. 15 Atzean geldituak, berriz, ezpataz hil zituzten denak. Gazararaino eta Idumea, Azoto eta Jamniako* 4,15 Gazara: Hebreeraz Gezer, Jerusalemdik ipar-mendebaldera 30 km ingurura zegoen hiria. // Idumea: Ik. 2 M 10,15 oh. // Azoto (hebreeraz Axdod) eta Jamnia itsasbazterrean zeuden.lautadetaraino pertsegitu zituzten. Hiru mila gizon inguru hil ziren. 16 Pertsekuzio hartatik bere gudarostearekin itzultzean, 17 Judasek esan zien: «Ez arduratu orain harrapakinez, gainean dugu-eta beste gudukatze bat. 18 Hurbil dugu Gorgias bere gudarostearekin, mendi horretan. Lehenbizi egin aurre etsaiei eta borrokatu horien kontra, gero hartuko dituzue lasai harrapakinak». 19 Judasek hizketaldia bukatu zueneko, gudari-talde bat ikusi zuten mendi-bizkarrean zelatan. 20 Etsai haiek ohartu ziren beretarrak ihesi joanak zirela eta kanpalekua sutan zegoela, oraindik ere ikus zitekeen ke-mordoak erakusten baitzuen han gertatua. 21 Hura ikusteak beldurrez jota utzi zituen. Gainera, Judasen gudarostea lautadan gudurako prest begiztatzean, 22 filistearren herrialdera* 4,22 filistearren herrialdea: Ik. 3,24 oh.egin zuten denek ihes. 23 Orduan, Judas kanpalekura itzuli zen harrapakinak hartzera. Urre eta zilar asko, purpura* 4,23 purpura: Txirla baten tinda morea edo arrosa-kolore bizikoa. Azken hau Tiro hirian egin ohi zuten.morez eta gorriz tindaturiko oihalak eta beste ondasun ugari bildu zituzten. 24 Itzultzerakoan, Jainkoa goraipatuz eta goretsiz zetozen, «ona baita, haren maitasuna betikoa baita» esanez. 25 Egun hartan Israelek garaipen handia lortu zuen.Israeldarrek Lisiasen gudarostea garaitu
(2 M 11,1-12)
26 Ihes egin ahal izan zuten jentilek Lisiasengana* 4,26 Lisias: Ik. 3,32 oh.joan eta gertatuaren berri eman zioten. 27 Entzutean, larritua eta lur joa gelditu zen, Israeli ez baitzitzaion berak nahi zuena gertatu eta gauzak ez baitzitzaizkion erregeak agindu bezala atera. 28 Hurrengo urtean* 4,28 Hurrengo urtean: K.a. 164aren hasieran., aukerako hirurogei mila gizon eta bost mila zaldizko bildu zituen Lisiasek juduen kontra joateko. 29 Idumeara jo zuten eta Bet-Surren* 4,29 Bet-Sur: Judearen hegoaldean zegoen, toki oso egokian (ik. 61. tx.).ezarri kanpalekua. Judas hamar mila gizonekin joan zitzaion aurre egitera. 30 Gudaroste indartsu hura ikustean, otoitz hau egin zuen Judasek: «Goretsia zu, Israelen salbatzaile hori! David zeure zerbitzariaren bidez, zeuk desegin zenuen erraldoi indartsuaren oldarra, eta Saulen seme Jonatanen eta beronen ezkutariaren eskura eman filistearren gudarostea. 31 Era berean, emazu oraingo gudaroste hau ere zeure herri Israelen eskura, geldi daitezela beren oinezko eta zaldizko gudariez lotsaturik. 32 Sar iezaiezu beldurra, desegin horien indar harroa, geldi daitezela hondatuak eta deseginak. 33 Egizu, eror daitezela maite zaituztenen ezpatapean; horrela, ezagutzen zaituztenek, gorazarreak kantatuz, Jainkotzat goraipa zaitzatela». 34 Ekin zioten guduari, eta bost mila gizon inguru galdu zituen borrokan Lisiasen gudarosteak. 35 Bere gudarostearen hondamena eta Judasen gudarien ausardia ikusirik –bizitzeko nahiz adoretsu hiltzeko prest baitzeuden–, Lisiasek Antiokiara jo zuen, saripeko gudari arrotzak hartu eta indar handiagoarekin Judeara itzultzeko asmotan.