Jaunaren etxearen sagaratzea

(2 Kro 7,4-10)

62 Erregeak, eta Israel osoak harekin batera, sakrifizioak eskaini zizkion Jaunari. 63 Hogeita bi mila idi eta ehun eta hogei mila ardi eskaini zituen Salomonek elkartasun-oparitzat. Horrela sagaratu zioten Jaunari tenplua erregeak eta israeldar guztiek. 64 Egun hartan Jaunaren etxe aurreko atariaren erdi aldea sagaratu zuen erregeak, erre-opariak, labore-opariak eta elkartasun-oparietako gantzak bertan eskaintzeko. Izan ere, Jaunaren aitzinean zegoen brontzezko aldarea txikiegi gertatu zen hainbeste erre-opari, labore-oparia eta elkartasun-oparietako gantza hartzeko. 65 Orduan, Salomonek Israel osoarekin, Hamateko sarreratik hasi eta Egiptoko errekara* 8,65 Hamateko sarreratik hasi eta Egiptoko errekara: Ondoko bi hauen antzekoa da esamolde hori: Dandik Beer-Xebaraino (ik. Ep 20,1; 1 Sm 3,20; 2 Sm 3,10 etab.) eta basamortutik Eufrates ibairaino (ik. Ir 23,31; Dt 11,24). Azken esaera honek mugarik zabalenak adierazten ditu (ik. 5,1), honen aurreko esaerak mugarik estuenak, eta lehenengoak tarteko mugak. // Hamateko sarrera: Segur aski, Dandik iparraldera zegoen (ik. Zen 13,21 eta oh.).bitarteko lurraldeetatik etorri eta batzartua zegoen jendetza izugarri harekin, zazpi eguneko jaia egin zuen eta beste zazpi egunekoa gero, orotara hamalau egun. 66 Biharamunean Salomonek bidali egin zuen herria. Jendea, erregea agurtu ondoren, bere etxeetara* 8,66 Biharamunean: H.h., zortzigarren egunean; baina hau ez dator bat aurreko tx.ean esanarekin. // Salomonek bidali: H.h., Salomonek bedeinkatu. // bere etxeetara: H.h., bere oihal-etxoletara. Esaera honek israeldarrak antzina nomada izan zirela oroitarazten du.itzuli zen, alai eta bihotza bozkarioz betea zuela, Jaunak bere zerbitzari Davidi eta bere herri Israeli egin zien on guztiarengatik.