1 Berriro jaso nituen begiak eta liburu* 5,1 liburu: H.h., erroilu (ik. Jr 36,2 oh.).bat ikusi nuen hegan.2 Aingeruak galdetu zidan: –Zer ikusten duzu? Nik erantzun: –Liburu bat ikusten dut hegan, hamar metro luze eta bost zabal* 5,2 hamar metro luze eta bost zabal: Liburua izugarria da, Salomonen tenpluaren atariaren neurri berekoa (ik. 1 Erg 6,3).dena.3 Orduan, azaldu zidan: –Lurbira osoaren gainera zabaltzeko dagoen madarikazioa dakar liburuak. Liburuaren alde batean «Lapur guztiak garbituko dituzte» zegoen idatzia, eta bestean «Gezur-zinegile guztiak garbituko dituzte».4 Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Neuk bidaltzen dut madarikazio hori, lapurraren etxera eta nire izenean gezur-zinak egiten dituenaren etxera sar dadin; bertan geratuko da, etxe osoa, harri eta habe, ezereztu arte».
Zazpigarren ikuskaria: ontzia eta emakumea
5 Adierazpenak ematen zizkidan aingeruak, hurbildurik, esan zidan: –Jaso begiak eta begiratu agertzen ari denari.6 –Zer da? –galdetu nion. Hark erantzun zidan: –Ontzi handi bat da: lurralde guztiaren bekatua* 5,6 bekatua: Hebreerazkoak begia dio, letra-aldaketa txiki baten erruz; grekozko eta sirierazko itzulpenek zuzendu egin dute.adierazten du.7 Ontzia berunezko estalkiz itxia zegoen. Estalkia jaso zutenean, emakume bat agertu zen ontzi barruan jesarria.8 Aingeruak adierazi zidan: –Gaiztakeria da. Ontzi barrura bultza egin zion emakumeari eta berunezko estalkia ezarri gainean.9 Begiak jaso eta bi emakume ikusi nituen, airean hegaz. Hegoak zikoinaren gisakoak zituzten. Ontzia hartu eta zerurantz jaso zuten.10 Adierazpenak ematen zizkidan aingeruari galdetu nion: –Nora daramate ontzia?11 Eta hark erantzun: –Babiloniara* 5,11 Babiloniara: H.h., Xinear lurraldera; antzinako itzulpenek argitu egin dute Babilonia jarriz, jentil-herrien sinbolo gisa.; han santutegia eraikiko diote, eta prest dagokeenean, oin-aulki gainean jarriko dute.