Historian (44,1–50,29)

Arbasoen goraipamena

1 Egin dezagun gizon ospetsuen goraipamena,
gure arbasoena, belaunez belaun.
2 Ospe izugarria banatu du Jaunak,
bere handitasuna aspaldidanik erakutsi* 44,2 Ospe… erakutsi: Testua ez da erabat argia ez grekozkoan, ez hebreerazkoan, eta interpretazio ezberdinei ematen die bide.:
3 badira beren erresumetan nagusi izan direnak,
edo beren aginteagatik ospetsuak,
beren buruargitasunagatik kontseilariak,
profezien iragarleak;
4 badira erabakitzeko gaitasunagatik herri-buruzagi izan direnak,
herria eskolatzen burutsu izan
eta jakinduriaz hezi dutenak.
5 Abesti-soinu ederrak asmatu zituzten, olerkiak idatzi.
6 Izan ziren gizon aberatsak, ahaltsuak,
bakean bizi zirenak beren etxeetan.
7 Hauek guztiak ohoratuak izan ziren beren garaian
eta harrogarri beren bizi-denboran.
8 Haietako batzuek izen ahaztezina utzi dute,
beraietaz gorespenez hitz egin dadin.
9 Beste batzuek ez dute arrastorik ere utzi,
izan ez balira bezala desagertuz;
izatera iritsi ez balira bezala dira
beraiek eta beraien ondorengoak.
10 Ez, ordea, gure arbasoak* 44,10 gure arbasoak: Ik. 44,1 oh., gizon zintzoak;
beraien egintza zuzenak ez dira ahaztu.
11 Haien ondasunak ondorengoengana pasatzen dira,
beraien ondarea seme-alabengana* 44,11 Haien ondasunak… seme-alabengana: Hebreerazkoaren arabera; grekozko testuak dio: Herentzia ona gelditzen zaie ondorengoei, beren jatorria..
12 Haien seme-alabek leial gorde dituzte itunak,
ondorengoek ere bai beraiei esker.
13 Betiko iraungo du haien ondorengotzak
eta beraien ospea ez da desagertuko.
14 Haien gorpuak bakean daude hilobiratuta
eta gizaldiz gizaldi bizi da beraien izena.
15 Haien jakinduriaz mintzatuko dira nazioak
eta beraien gorespena aldarrikatuko herri-batzarrak.

Henok

16 Jaunak atsegin izan zuen Henok eta eraman egin zuen;
bihozberritzearen eredu* 44,16 Henok: Henoken aipamena bi aldiz dago; hemen eta 49,14 tx.ean. Hau falta da hebreerazko eskuizkribu zaharrenean eta sirierazko antzinako itzulpenean. // bihozberritzearen eredu ordez, hebreerazkoak zientzi seinale esaten du. Literatura apokaliptikoan Henok idazketa eta astronomiaren sortzailea da, naturako eta naturaz gaindiko sekretuen ezagutza daukana.da ondorengo belaunaldientzat.

Noe

17 Noe gizon zuzen eta akats gabea izan zen,
zigor-garaian berak ziurtatu zuen iraupena.
Berari esker gelditu ziren batzuk bizirik munduan
uholdea gertatu zenean.
18 Betiko ituna egin zuen Jaunak berarekin,
uholdeak berriro ez zuela
bizidunik suntsituko hitzemanez.

Abraham

19 Abraham handia herri askoren sorburu izan zen,
ez da izan haren parekorik ospean* 44,19 ez da… ospean: Hebreerazkoak dio: haren ospeak ez du orbanik izan..
20 Goi-goikoaren legea bete zuen
eta ituna egin zuten elkarrekin.
Bere haragian ezarri zuen itunaren ezaugarria* 44,20 itunaren ezaugarria: Autoreak erdainkuntza aipatzen du (ik. Has 17,10-14.23-27); baita bere seme bakar Isaak sakrifikatzerakoan Abrahamek agertu zuen zintzotasuna ere (ik. Has 22,1-18).
eta zintzo zela erakutsi zuen probaldian.
21 Horregatik, zin eginez agindu zion Jaunak
haren ondorengoen bidez bedeinkatuko zituela herriak;
lurreko hautsa bezain ugaria emango ziola ondorengotza
eta izarrak bezala goratuko;
ondare gisa hartuko zutela herrialdea,
itsasotik itsasora* 44,21 itsasotik itsasora: Itsaso Hiletik Mediterraneora (ik. Has 15,18; Ir 23,31; Dt 11,23-24).,
Eufrates ibaitik lurraren bazterreraino.

Isaak

22 Isaaki agintzari bera berretsi zion* 44,22 Isaaki… zion: Hebreerazkoak dio: Isaaki ere semea sortu zion.
aita Abrahamenganako begirunez.
Gero, gizaki guztientzako bedeinkazioa eta ituna

Jakob

23 Jakobi eskualdatu zizkion* 44,22-23 Gero… zizkion: Hebreerazkoak dio: Arbasoen ituna eman zion 23 eta bedeinkazioa jaitsi zen Jakoben gainera..
Bere bedeinkazioak berretsi zizkion
eta herrialdea eman ondare;
Jakobek zatiak egin zituen
eta hamabi leinuen artean banatu.
Gizon zintzo bat sorrarazi zuen Jaunak
Jakoben ondorengotzatik:
Moises, guztiek begiko izan zutena* 44,23 Gizon… zutena: Interpretari batzuek hiru lerro hauek, Moisesi aplikatu ordez –Moises izena ez da azaltzen jatorrizkoan–, Jose Jakoben semeari aplikatzen dizkiote.,