1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
45. (44.) SALMOA
Eztei-kanta
1 Koru-zuzendariarentzat. «Liliak* 45,1 Liliak: Zenbaiten ustez, musika-tresna adierazten du hitzak. Agian hitz hau Kantarik Ederrena-ren eraginez sartu da hemen; salmoak badu, izan, kidetasunik Kt poemarekin. Salmoaren testua zaila da eta itzulpena gutxi gorabeherakoa zenbait puntutan» doinuan. Koreren semeen poema. Amodio-kanta.2 Hitz ederrez barrua gainezka,
erregeari opa diot neure olerkia.
Idazle trebearen luma da nire mihia.
3 Gizasemeetan ederrena zara, ezpainetatik xarma darizu,
Jainkoak betidanik bedeinkatu baitzaitu!
4 Lotu gerrian ezpata, gudari ausart horrek,
zeure aintza eta ospea agertuz.
5 Zeure ospez, izan garaile egia eta justiziaren aldeko borrokan.
Jaurti zeure eskuaz
6 gezi zorrotz ikaragarri horiek:
herriak menpean jarriko zaizkizu,
erregearen etsaiak adoregabe geldituko.
7 Betiereko Jainkoak ezarri zaitu errege* 45,7 Betierekoa… errege: Grekozko itzulpenak honela dio: Zure tronua, oi Jainko, betierekoa.;
zure erregetza zuzentasun-erregetza.
8 Zuzen dena behar duzu maite, oker dena gorrotatu,
Jainkoak, zeure Jainkoak, baitzaitu gantzutu,
jai-giro pozgarrian, lagunen artean aukeraturik.
9 Mirra, aloe eta kanela usainezkoak zure jantziak,
harpa-soinua marfilezko jauregietan zure alaigarri.
10 Errege-alabak dituzu inguruan,
zure eskuinean erregina* 45,10 Lehen lerroaren esanahia eta itzulpena zalantzazkoak dira. // erregina: Jatorrizko hitza oso arraroa da; segur aski, erregina ama adierazten du (ik. 1 Erg 2,19)., urre finez apaindurik.
11 Entzun, alaba! Zaude erne eta adi!
Ahaztu zeure herria eta aitaren etxea.
12 Zoraturik dago erregea zure edertasunaz.
Bera da zure jaun; egiozu agur.
13 Tiro hiria* 45,13 Tiro hiria: H.h., Tiro alaba, hiriaren pertsonifikazio poetikoa; dena den, esanahia ez da segurua.erregaliekin datorkizu,
herriko handikiak zure abegi onaren bila.
14 Guztiz ospetsu dago printzesa,
urrez apain bordaturiko jantzitan.
15 Erregeagana daramate;
neskatxa gazteak, bere adiskideak, ondoren doazkio.
16 Jai-giro pozgarrian sartzen dira erregearen jauregira.
17 Gurasoen tronuan semeak jarriko dituzu
eta mundu osoaren agintari egingo.
18 Zure oroitzapena bizirik gordeko dut gizaldiz gizaldi,
eta herriek menderen mende goratuko zaituzte.