1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
44. (43.) SALMOA
Herri zapalduaren deitorea
1 Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen poema.2 Oi Jainko, geure belarriz entzuna dugu, gurasoek kontaturik,
zuk haien garaian, aspaldi hartan, eginaren berri.
3 Zeure eskuaz kanpora bota zenituen beste nazioak,
gure gurasoak bertan landatzeko;
beste herriak gogor jo zenituen,
gure gurasoak bertan hazarazteko.
4 Ez ziren beren armei esker nagusitu lurraldeaz,
ez zuten beren indarrari esker lortu garaipena,
zure ahalmenari eta indarrari
eta presentzia argitsuari esker baizik, maite zenituelako.
5 Zuk, ene Jainko eta ene errege,
zuk eskuratzen diozu Israeli garaipena* 44,5 zuk eskuratzen diozu Israeli garaipena: Antzinako itzulpenen arabera, Israelen garaipenak erabakitzen dituzuna; hebreerazkoak agindu Israelen garaipenak dio.!
6 Zuri esker jo ditugu etsaiak,
zure bidez zapaldu erasotzaileak.
7 Konfiantza ez geneukan uztaian jarria,
garaipena ez zigun ezpatak ematen.
8 Zuk egin gintuzun etsaien garaile,
zuk utzi zenituen gorroto digutenak lotsagarri.
9 Zu goresten zintugun egunero, Jainko, zu ospatzen etengabe.
10 Orain, ordea, baztertu egin gaituzu eta lotsarazi,
ez zara jadanik joaten gure gudarostearekin gudura.
11 Etsaien aurrean ihes eragin diguzu,
eta gorroto digutenek larrutu egiten gaituzte.
12 Hiltzeko ardiak bezala eman gaituzu,
beste nazioen artean sakabanatu.
13 Zeure herria hutsean saldu duzu,
irabazirik gabe saldu ere.
14 Auzoko herrien iseka-gai egin gaituzu,
ingurukoen burla eta barregarri.
15 Nazioen irri-lelo egin gaituzu, herrien ahogozagarri* 44,15 herrien ahogozagarri: H.h., herriek buruari eragin, burla adierazteko keinua..
16 Begi aurrean dut beti neure desohorea, lotsaz gorri aurpegia,
17 mespretxu eta irainak direla eta,
mendeku bila dabilen etsaia dela eta.
18 Hori guztia gertatu zaigu, zu ahaztu ez zaitugun arren,
zure itunari huts egin ez diogun arren.
19 Gure bihotza ez da zuregandik urrundu,
ez gure pausoak zuregandik okertu.
20 Eta hala ere, basatxakurren artera* 44,20 basatxakurren artera: Herrialde hondatua nahiz basamortua dira basatxakurren ohiko bizileku.bota gaituzu
eta herio-itzalean murgildu.
21 Geure Jainkoa ahaztu bagenu
eta beste jainkoengana besoak luzatu,
22 konturatuko zen, bai, Jainkoa,
bihotz-zoko ezkutuenak ere ezagutzen dituena.
23 Baina ez, zuregatik egunoro hilzorian gauzkate,
hiltzeko ardiak bezala garabiltzate.
24 Esnatu, Jauna! Zergatik zaude lo?
Ekin! Ez gu betiko zapuztu!
25 Zergatik ezkutatzen diguzu aurpegia
eta gure zoritxarra eta zapalkuntza ahazten?
26 Lur jota gaude, hautsetan narraska.
27 Jaiki eta zatoz laguntzera!
Aska gaitzazu zeure maitasun leialarengatik!