16. (15.) SALMOA

Jauna nire on guztia

1 Miktam* 16,1 Miktam: Hitz tekniko hau hemen eta 56–60 Salmoetan ageri da. Esanahia ezezaguna da. Zenbait itzulpen modernok Poema edo Ahots isilez itzultzen du.. Davidena
Gorde nazazu, Jauna, zuregan baitut babesa.
2 Hau diot: «Oi Jauna, zu zaitut ene Jaun,
zuregan baizik ez dut zorionik».
3 Lurralde honetako jainkoak,
«ahalmen» deitu horiek, nituen behinola atsegin* 16,3 Tx. osoko testua iluna da; jainkoak jatorrizkoan santuak da, kanaandar jainkoen deitura..
4 Ugal bitez ezbeharrak
horien atzetik lehiatzen direnen gainera!
Nik ez diet sakrifizioen odolik eskainiko,
ez ezpainetan haien izenik hartuko.
5 Zu zaitut, Jauna, neure on guztia,
neure kopa, bedeinkapenez betea;
zure esku nire zoria!
6 Zoragarria suertatu zaidan alorra,
ezin ederragoa nire ondarea!
7 Bedeinkatu nahi dut Jauna, berak baitit aholku ematen,
gauez ere ene barrua berak hezten.
8 Begi aurrean dut Jauna etengabe;
bera ondoan dudala, ez dezaket koloka egin.
9 Horregatik, alai daukat bihotza,
pozez jauzika erraiak, atsedenean lasai gorputza.
10 Ez bainauzu Herio Leizera botako,
zure fededuna ez duzu hilobian galtzen utziko.
11 Bizirako bidea erakutsiko didazu:
alaitasun betea zure aurrean, betiko zoriona zure ondoan.