1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
132. (131.) SALMOA
Davidek Jaunari egoitza agindu, Jaunak Davidi betiko erregetza
1 Erromes-kanta.Jauna, oroit zaitez Davidez, oroitu haren neke guztiez;
2 nola egin zion Jaunari zin,
Jakoben Jainko indartsuari promes:
3 «Ez naiz etxapean sartuko, ez ohean etzango,
4 ez dut begirik itxiko, ez loak hartzen utziko,
5 Jaunari bizilekua,
Jakoben Jainko indartsuari egoitza aurkitu bitartean».
6 Efratan entzun genuen kutxaren berri
eta Jaar aldean* 132,6 Efratan entzun genuen kutxaren berri: Edo Efratan zegoela entzun genuen. // Jaar aldea, segur aski, Kiriat-Jearim da, han egon baitzen itun-kutxa filistearrek itzuli ondoren (ik. 1 Sm 7,1-2).aurkitu.
7 Eta esan: «Goazen Jaunaren egoitzara,
ahuspez gaitezen haren oin-aulki aurrean!
8 «Jaiki, Jauna, zatoz zeure egonlekura,
zatoz zeure kutxa indartsuarekin!
9 Jantz bitez zure apaizak salbamen-indarrez,
ekin biezaiote poz-oihuka zure fededunek.
10 David zeure zerbitzariaren maitasunagatik,
ez bota zeure aurretik zeuk aukeraturiko erregea* 132,10 zeuk aukeraturiko erregea: H.h., zeure gantzutua/mesias; ik. 2,2 oh.!»
11 Jaunak Davidi zin egin dio,
inoiz hautsiko ez duen hitza eman:
«Zure odoleko bat ezarriko dut zure tronuan.
12 Zure ondorengoak, nire ituna
eta emango dizkiedan legeak gordetzen badituzte,
betiko eseriko dira zure tronuan».
13 Izan ere, Jaunak Sion aukeratu du
eta gogoko izan bertan bizitzea:
14 «Hauxe izango dut beti neure egoitza,
hementxe biziko naiz, gogoko baitut.
15 «Oparo bedeinkatuko ditut bertako biltegiak,
ogiz aseko behartsuak.
16 Apaizak salbamen-indarrez jantziko ditut
eta fededunek poz-oihuka ekingo diote.
17 «Kimu indartsua sorraraziko diot Davidi,
neuk aukeraturiko erregearentzat kriseilua* 132,17 Kimu indartsua: H.h., Adarra, indarraren irudia. // kriseilua: Ondorengotzaren bidez luzatzen den (ik. 1 Erg 11,36) eta irauten duen biziaren irudia (ik. Es 13,9; 24,20).piztuko.
18 Honen etsaiak lotsaz josiko ditut;
honen buruan, aldiz, koroak dizdiz egingo».