Jesusek ekaitza baretu

(Mk 4,35-41; Lk 8,22-25)

23 Jesus txalupara igo zen eta ikasleek jarraitu egin zioten. 24 Bat-batean, ekaitz gogorra sortu zen aintziran, eta uhinek txalupa ia azpian hartua zuten. Jesus, berriz, lo zegoen. 25 Ikasleek hurbildu eta esnatu egin zuten, esanez: –Salba gaitzazu, Jauna! Galtzera goaz! 26 Hark esan zien: –Zergatik zarete hain beldur, sinesmen gutxikook? Eta, zutiturik, haserre egin zien haizeari eta aintzirari, eta dena bare-bare gelditu zen. 27 Ikasleek, harriturik, honela zioten: «Nor ote dugu gizon hau, esana egiten baitiote haizeak eta aintzirak ere?»