Azken afaria: hona nire gorputz-odolak!
(Mk 14,22-25; Lk 22,14-20; 1 Ko 11,23-25)
26 Afaltzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien, esanez: «Hartzazue eta jan, hau nire gorputza da». 27 Gero, kopa hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, eman egin zien, esanez: «Edan guztiok honetatik, 28 hau nire odola baita, Jainkoarekiko ituna berrituko duena* 26,28 Jainkoarekiko ituna berrituko duena: H.h., itun (berriaren) odola., bekatuak barkatzeko guztien alde isuria. 29 Egia esan, hemendik aurrera ez dut gehiago ardorik edango, neure Aitaren erreinuan zuekin ardo berria edan arte».