NEKALDIA ETA PIZTUERA (26,1–28,15)

Jesus nola atxilotuko

(Mk 14,1-2; Lk 22,1-2; Jn 11,45-53)

NEKALDIA ETA PIZTUERA (26,1–28,15)

Jesus nola atxilotuko

(Mk 14,1-2; Lk 22,1-2; Jn 11,45-53)

1 Jesusek, hitzaldi hauek oro amaitzean, bere ikasleei esan zien: 2 «Dakizuenez, etzi Pazko-jaia da eta Gizonaren Semea etsaien eskuetara eman eta gurutziltzatu egingo dute». 3 Orduan, apaizburu eta herriko zaharrak Kaifas zeritzan apaiz nagusiaren jauregian bildu ziren, 4 eta Jesus maltzurkeriaz atxilotzea eta hiltzea erabaki zuten. 5 Baina hau zioten: «Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik gerta ez dadin».

Jesus Judasek saldua

(Mk 14,10-11; Lk 22,3-6)

Jesus Judasek saldua

(Mk 14,10-11; Lk 22,3-6)

14 Orduan, Hamabietako batek, Judas Iskariote deituak, apaizburuengana joan 15 eta esan zien: «Zenbat agintzen didazue Jesus zuen eskuetara emateagatik?» Zilarrezko hogeita hamar txanpon* 26,15 Zilarrezko hogeita hamar txanpon: Ir 21,32 tx.aren arabera, esklabo baten prezioa zen.agindu zizkioten. 16 Ordutik, Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen Judas.