Agindurik nagusiena

(Mk 12,28-34; Lk 10,25-28)

34 Jesusek saduzearrak hitzik gabe utzi zituela jakitean, fariseuak elkarrekin bildu ziren, 35 eta beraietako lege-gizon batek galdetu zion Jesusi azpikeriaz: 36 –Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena? 37 Jesusek erantzun: –Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osozeta adimen guztiz. 38 Hori da agindurik nagusiena eta lehena. 39 Eta bigarrena, ez garrantzi gutxiagokoa* 22,39 ez garrantzi gutxiagokoa: H.h., horren antzekoa., hauxe da: Maitatulagun hurkoa zeure burua bezala. 40 Bi agindu hauetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak* 22,40 Liburu Santu guztiak: H.h., lege osoa eta profetak..