14 Jakin zuen Herodes* 6,14 Herodes: Herodes Antipas, Herodes Handiaren semea. K.a. 4tik K.o. 39ra izan zen agintari Galilean.erregeak Jesusen berri, honen izena oso entzuna baitzen. Batzuek zioten: «Joan Bataiatzailea hildakoen artetik piztu da; horregatik du mirariak egiteko ahalmen hori».15 Beste batzuek, berriz: «Elias da». Eta beste zenbaitek: «Profeta da, antzinako profetak bezalakoa».16 Iritzi hauek entzutean, honela zioen Herodesek: «Nik lepoa moztu nion Joan huraxe piztu da».