1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Larrialdi izugarria

(Mt 24,15-28; Lk 21,20-24)

14 «Profanatzaile higuingarria* 13,14 Profanatzaile higuingarria: H.h., Hondamendiaren higuingarritasuna. Hitz hauek Daniel profetak aipatzen duen izugarrizko idolo higuingarria dakarte gogora (ik. Dn 9,27); han, atzerritarrek Jerusalemgo tenpluan egina zuten profanazioa adierazten dute. Markosek, aldiz, pertsona bati aplikatzen dizkio hitz horiek. Nori buruz ari da? Ilun uzten du apropos, datorren larrialdi horren giroa azaldu nahi baitu bakarrik.behar ez den tokian ezarria ikusiko duzuenean –irakurleak uler beza–, orduan, Judean daudenek ihes egin bezate mendietara; 15 etxe gainean dagoena ez bedi jaits etxetik ezer hartzera, 16 eta soroan dena ez bedi itzul soingaineko bila. 17 Dohakabeak egun haietan haurdun daudenak eta bularreko haurrak dituztenak! 18 Eskatu Jainkoari, hori guztia neguan gerta ez dadin. 19 Zeren egun haiek egun larriak izango baitira; ez da horrelako larrialdirik izan Jainkoak sortu zuen mundu honen hasieratik orain arte, ezta izango ere. 20 Eta Jaunak aldi hori laburtuko ez balu, ez litzateke inortxo ere bizirik aterako; baina, berak hautatu dituen aukeratuak direla eta, laburtu egingo ditu egun horiek. 21 «Orduan, norbaitek “Hona hemen Mesias! Hara han!” esango balizue, ez sinetsi. 22 Izan ere, gezurrezko mesiasak* 13,22 gezurrezko mesiasak: Ik. Eg 5,36-37.eta sasiprofetak agertuko dira eta aukeratuak berak ere, ahal balitz, engainatzeko moduko mirariak eta egintza harrigarriak egingo dituzte. 23 Zuek, beraz, kontu izan! Jakinaren gainean jarri zaituztet aldez aurretik.