1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesus eskatologiaz mintzo (13,1-37)

Sarrera: tenplua suntsitua izango

(Mt 24,1-2; Lk 21,5-6)

1 Jesus tenplutik ateratzean, bere ikasleetako batek esan zion: –Maisu, begira nolako harriak eta nolako eraikinak! 2 Jesusek esan zion: –Harri-lan ikusgarriak benetan! Baina horra, ez da harririk harri gainean geldituko: dena suntsituko dute.