22 Egun batez, Jesus ontzi batera igo zen bere ikasleekin eta esan zien: «Goazen aintziraz beste aldera». Eta ontziz atera ziren.23 Zihoazela, loak hartu zuen Jesus. Aintziran haize-bolada sortu zelarik, ontzia urez betetzen ari zitzaien eta arriskuan zeuden.24 Ikasleek, Jesusengana hurbildurik, esnarazi egin zuten, esanez: –Maisu, Maisu! Galzorian gaude! Hark, esnaturik, haserre egin zien haizeari eta olatuei; hauek oneratu eta dena bare gelditu zen.25 Orduan, esan zien ikasleei: –Non da zuen sinesmena? Haiek, beldurrez eta harriturik, elkarri ziotsaten: «Nor ote dugu hau, haizeari eta urari ere agindu eta esana egiten baitiote?»