Jesusek lehen ikasleei dei

(Mt 4,18-22; Mk 1,16-20)

1 Behin batean, jendea gainera zetorkion Jesusi, Jainkoaren mezua entzuteko; Jesus Genesaret aintzira-ertzean zegoen. 2 Eta bi ontzi ikusi zituen ur-bazterrean: arrantzaleak, ontzitik jaitsita, sareak garbitzen ari ziren. 3 Igo zen bietako batera, Simonenera, eta ontzia lehorretik pixka bat aldentzeko eskatu zion; gero, eseri eta jendeari irakasten ziharduen ontzitik. 4 Hitzaldia amaitu zuenean, Simoni esan zion: –Jo itsas zabalera eta bota sareak arrantzurako. 5 Simonek erantzun zion: –Maisu, gau guztian eginahalak egin eta ez dugu ezer harrapatu; baina, zuk diozunez gero, botako dut sarea. 6 Hala egin zuten eta, hainbesteko arrain-pila harrapatu zutenez, sareak puskatzeko zorian zeuden. 7 Beste ontziko lagunei keinu egin zieten laguntzera etortzeko; hurbildu ziren eta bi ontziak ia-ia hondoratzeraino bete zituzten. 8 Gertatua ikusirik, Jesusen oinetara erori zen Simon Pedro, esanez: –Alde niregandik, Jauna, bekataria naiz eta! 9 Izan ere, zur eta lur zeuden eginiko arrantzuagatik Simon eta beronekin zirenak, 10 baita haren arrantzu-lagun Santiago eta Joan Zebedeoren semeak ere. Baina Jesusek esan zion Simoni: –Ez beldurtu, hemendik aurrera giza arrantzale izango zara. 11 Ontziak lehorrera atera zituzten eta, dena* 5,11 dena: Lukasek bakarrik ohartarazten du hemen, 5,28 tx.ean bezala, ikasleak dena utzi behar duela Jesusi jarraitzeko. Uko egitearen erabatekotasuna Lukasen ebanjelioaren berezitasunetako bat da (ik. 14,33 eta 14,26 oh.).utzirik, jarraitu egin zioten.