Jesusek lege-maisuak salatu

(11,37-54; Mt 23,1-12; Mk 12,38-40)

45 Herri guztia entzuten zeukala, Jesusek ikasleei esan zien: 46 «Kontuz lege-maisuekin! Gogoko baitute harro-harro jantzita ibiltzea eta plazetan jendeak beraiei agur egitea; gogoko dituzte sinagogetan lehenengo aulkiak eta jai-otorduetan mahaiburuak; 47 eta azkengabeko otoitzen aitzakiaz, emakume alargunen ondasunak irensten dituzte. Epairik zorrotzena izango dute horrelako horiek».